Zailak izan diren egun batzuen ostean, berriro martxan jartzeko prest...
"Lana gauza ona da" esaten zigun aitonak behin eta berriz. Eta egia da. Lana gauzak egitea delako, gauzak aldatzea, hobetzea eta berritzea izan daitekelako. Bizitasuna ematen digulako. Berak lan mordoa egin zuen: txiki-txikitatik ardien atzetik, gero hirira etorri eta beste lan eta betebeharrak izango bazituen ere. Guri gauza asko kontatu zizkigun, baloreak transmititu ere: aurrera egiteko langile izan beharrak garela esaterako. Niri etzidan ondo ulertzen nola egin nezakeen ordenagailuarekin lan, ezta zertan bihurtu zitekeen pantaila aurrean igarotzen nuen (eta dudan) denbora. Baina bazekien etzela denborapasa eta bere modura ulertuko zuen zerbait. Beraz, pantaila aurrean eseri eta hauxe idatzi nahi nion: lana gauza ona da maiz esango diodala neure buruari, baita nire ingurukoei ere. Eta gustoko bidea hasteko zortea izan dudanez, aurrera begiratu besterik egin behar ez dudala berak bezainbesteko ibilbidea izateko. Muxu bat aitona.

lana gauza ona da, bai, eta zure lana, oso ona.
ResponderSuprimirEskerrik asko ane
ResponderSuprimir:) :) :) :) :) :)