Lanak

2011/10/30

... 2012 ...

Larunbatean argazki eder batzuk ikusi nituen... oraindik ezin dut ezer erakutsi baino 2012ko estanpatu eta kolore berriak martxan ditugu Goiurin! Honek pentsatzen jarri nau eta orain arte dendarako egindako estanpatuak era ordenatu batean ikusgai jartzea ezinbestekoa ikusi dut. 
Bilduma guztien ildoa, eboluzioa ikusteko, eta hauen jarraipena izango dena, laister lau haizeetara ilusioz zabaltzeko. Blogean bertan, atal berria: GOIURI jarri dut, non aurrera atera diren estanpatuak dauden. Denborarekin, estanpatu gehiagoren beste atala gehituko dut, hauek ez baitute -oraindik- kalera irtetzeko zortea izan. Hori, lagun batekin elkarbanatuko dudan proiektua izango da. Pertsonalki 2011 ez da urte erreza izan, bai ordea, aldaketaz eta erronkaz beterikoa, eta gertatzen zaizkidan zenbait gauzek saritua sentiarazten naute... eta laister horietako bat ikusgai izango duzue.

0 iruzkin:

Publicar un comentario en la entrada